Palestinatik ekarritako bizipenak eta musikak

Anboto 2009ko aza. 3a, 14:44

Palestinako bizipenak eta kultura ezagutu ahal izango dira bariku honetan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Dokumentala, berbaldia eta kontzertuak antolatu dituzte, Elkartasunez Tour izeneko ekimenaren baitan.

Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak Palestinaren eta bertan sortutako musikaren inguruan egindako CheckPoint Rock filmaren emango dabe bariku honetan, 18:00etan, Durangoko Plateruenean. Arratsaldea osatzeko, gainera, euren esperientziari buruzko berbaldia eskainiko dute egileek Platerueneko hitzorduan.

Orain zazpi urteko Aste Santuan Europako hainbat herrialdetatik joandako ordezkaritza batekin Palestinara bidaiatzeko aukera izan zuen Fermin Muguruza musikari irundarrak. Hain zuzen ere, orduko bizipenak dira CheckPoint Rock proiektuaren sorburuan daudenak; bidai hura dago CheckPoint Rock filmaren eta baita musikari euskaldunen eta palestinarren hartu-emanaren oinarrian. Palestinan zegoela Palestinako orduko Arafat presidentearen Ramalah-ko egoitzaren setioa bertatik bertara bizi izan zuen Fermin Muguruzak.

Berezia da barikuko hitzordua, ez bakarrik CheckPoint Rock dokumentalaren emanaldia eta berbaldia aukeran ditugulako, baizik eta, horren harira, Palestinako DAM hip-hop taldea eta Euskal Herriko Bad Sound System taldeen kontzertua ere izango delako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!