Salvatierraren aurka aukera paregabea zuen Kulturalak bide onari ekiteko, eta hala suertatu zen. Zapatuko garaipenari esker, 15 puntu dituzte durangarrek; taularen erdigunean kokatu dira.
Hasieratik aurreratu zen Kultuala. 3. mintuan, etxeko taldearen akats bat aprobetxatu eta Aitor Zallok gola egin zuen. Hortik aurrea, eroso aritu zen kulturala, eta berak izan zituen aukera gehienak. Salvatierra ez zen ia heldu ere egin Basauriren atera. Conde eta Joseba Garcia izan ziren hurrengo goleatzaileak. Etxeko taldeak alde murriztu zuen Gastonen golari esker, baina ez zen nahikoa izan.
Taularen erdialdean, hamargarren postuan, dago Kulturala. datorren asteburuan Aretxabaleta hartuko du Tabiran.