Izenburuan aipatutakoa, Pekatua, krimena eta penitentzia Erdi Aroan, zehazki literaturaren eta artearen bitartez aztertzea da Krimenaren Historia Zentroan udazken honetarako antolatu dituzten mahai-inguru biekin luzatzen diguten proposamena.
Azaroaren 5ean eta 6an, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira mahai-inguruak. Durangaldearen historia pekatua eta zigorra oso gertutik bizi izandakoa delako –heresia eta sorginkeria egotzitakoen historia lekuko– eta artearen historiaren alorrean jarduten duten ikertzaileek sarri alboratua izaten dutelako hautatu dute mahai-inguruen VII. edizioko gai nagusi moduan, antolatzaileek nabarmendu dutenez.
Herritar guztiak eskualdearen iragan horretaz jabetu ahal izateko baliabideak modu didaktikoan eskaintzea da antolatzaileen helburua.