‘Egunsentiaren esku izoztuak‘ laneko poemak Letek berak irakurrita

Anboto 2009ko urr. 30a, 13:48

Euskadi Literatur Saria jaso duten olerkiak errezitatuko ditu Letek, bihar, Plateruenean.

Urriaren azkeneko egunean egingo du iazko Durangoko Azokan aurkeztutako Egunsentiaren esku izoztuak liburuan jasotako olerkien irakurketa Xabier Lete idazle oiartzuarrak.

Martitzen honetan jakinarazi duten Euskadi Literatur Saria jaso duen Egunsentiaren esku izoztuak bere poema liburuan jasotako olerkiak irakurriko ditu Xabier Letek. Literatur sariketaren epaimahaiak azaldu duenez, “klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa” dira Leteren liburua iazko onentzat hautatzera bultzatu dituena.

Saria jaso duten olerki horiek, Xabier Lete idazlearen ahotsean, eta Joxan Goikoetxearen musikak lagunduta entzuteko aukera da Plateruenekoa.  Irakurtaldi “intentso, indartsu eta sentitua” entzuteko aukera legez aurkeztu digute urriaren azken egunean, bihar, 20:00etan izango duguna. Idazlearen azken urteetako bizipenen isla dira Egunsentiaren esku izoztuak osatzen duten olerkiak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!