Ramon Llullek mundura ireki zuen katalanaren mundua. Bere izanari omen eginez sortu zen Llull Institutua, literatura eta kultura katalana zabaldu eta indartu asmoz. Aurtengo Azokan herrialde gonbidatua da Katalunia. Josep Bargallók zuzentzen dau gaur egun Llull Institutua, eta prest dauka maleta.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako berrogeita laugarren edizioko ohorezko
gonbidatuak zarete. Zelan jaso duzue albistea?
Asko poztu gara, noski. Ohore handia izango da guretzat Durangoko zita garrantzitsu honetan parte hartzea. Literatura katalanak, beste guztiek bezalaxe, nazioarteko erakusleihoak behar ditu ondoan. Mexikoko Guadalajaran izan ginen 2004an, eta baita Frankfurten ere oraintsuago, 2007an. Eta euskal literatura eta musikagintzan ezinbesteko hitzordua da hau, dudarik gabe. Aukera paregabea da harremanak estutu eta hain dinamikoak diren bi kulturei bide emateko.
Gonbidapena aspaldi jasozenuten.
Orain dela urte eta erdi, oker ez banago. Horri esker, iazko Azoka ezagutzeko aukera izan genuen. Quim Monzó eta Bernardo Atxagarekin batera mahai-inguru batean parte hartu nuen.
Nolako itxura hartuko du Durangok Kataluniako kulturaz jantzita?
Denetariko forma eta koloreak ekarriko ditugu bertara; beraz, anitza izango da. Literatura eta diskogintzaz gain, zenbait ikuskizun, antzerki eta animazio ere gozagarri izango dira. Kontzertuen artean, gainera, Jabier Muguruzarekin batera Gerard Quintanak eskainiko duen tarteak arrakasta handia izango duenaz ziur gaude.
Beraz, esan daiteke Gerediaga Elkartearekin badaukazuela loturarik...
Azken finean, biok egiten dugu lan gure herrietako hizkuntza eta kulturaren alde. Ekimen askotan parte hartzen dugu bi erakundeok, betiere, gure ondarearen zabalkundea ardatz izanik. Bereizten gaituen ezaugarria izan daiteke, Ramon Llull Institutuak atzerrian ezagutarazteko egiten duela lan.
Zein lan dira horiek?
Asko eta askotarikoak dira. Munduko 160 unibertsitaterekin hartu-eman iraunkorra dugu, eta, orotara, milatik gora ekitalditan parte hartzen dugu urtero. Bogota, Mosku, Madril, New York, Venezia eta Paris daude une honetan garatzen ari garen proiektuen artean. Azken hori, Parisko Expolangues Azokan datorren urtean gonbidatu gisa parte hartzeko apustua da.
Hainbeste egitasmo aurrera ateratzeko, lana sobera duzue?
Hiru sailetan antolaturik gaude. Sorkuntza saila, hizkuntza eta unibertsitate saila, eta literatura eta pentsamenduaren saila. Beste ekintza esanguratsuen artean, katalana unibertsitateetan presente eta irakasgai izateko baliabideak eskaintzen ditugu; hizkuntza katalanaren egiaztagiriaren ardura hartzen dugu; artista eta kultur sortzaileei nazioarteko eskenatokiak irekitzen saiatzen gara; herri honetako literaturaren dibulgaziorako bideak aztertu eta informazio hori zabaltzen saiatzen gara...
Zure iritziz euskal kulturak zer nolako presentzia du Katalunian?
Askok pentsatu dezakeena baino nabarmenagoa, baina, beti ere, egoera normalizatu batean izan beharko lukeena baino eskasagoa.
Zer ekarriko duzue abenduko maletan?
Kultura alorrean dugun azken garaiotako ordezkaritzarik entzutetsuena, bai literaturgintzan eta bai musikagintzan.
Eta zer eramango zenukete etxera bueltan?
Kataluniar eta euskal literaturaren arteko harremanean aurrerapausu esanguratsua. Itzulpen gehiago, irakurle gehiago, edizio gehiago... Eta, finean, bi kulturen arteko ezagutza sakonagoa.