Kantuaren Kantoiko protagonistak

Anboto 2009ko urr. 23a, 14:30

Kantuaren Kantoian parte hartuko duten lau musikariei ekimenari buruz galdetu diegu.

Kantuaren Kantoian parte hartuko duten lau musikariei ekimenari buruz galdetu diegu.

Anari:
“Ordena kronologikoan egingo dut emanaldia“


Musikari talde barik aritzeak zer sentsazio eragiten dizu?
Hasieran askoz errazago eta naturalago egiten nuen bakarrik. Denborarekin, aldiz, hutsune Kultura_anari.jpghandia sortzen da bandaren faltarekin. Sentsazio hauek pasatu eta gero, badago beste konexio era bat biluztasun horretan: ahotsa eta hitza hazi egiten dira eta hor konpentsazioa ematen dela esango nuke.

Zure sorkuntzari buruz berba egitea zail egiten zaizu?
 Ez zait bereziki zaila egiten. Deitu sorkuntza, deitu metodoa, bakoitzak berea du; denborarekin gauza desberdinak bilatzen dituzu: hasieran, zeure buruaren atzetik joatea da sorkuntza. Gero, zeure buruari ihes egitea; azken hau askoz zailagoa da.

‘Irla izan’ disko berriko kantaren bat joko duzu?
Kantaren bat baino, kanta bat. Emanaldia kronologikoki banatuko dut, aukeraketa bat eginez.



Mikel Urdangarin: “Bakarrik aritzeak biluztasuna dakar“

Izan duzu aurretik antzeko beste esperientziarik?
Behin Nafarroako Unibertsitate publikoan hitzaldi bat ematea eskatu zidaten, eta ikastetxeetanKultura_urdangarin.jpg ere aritu izan naiz. Kantuaren Kantoiak, baina, izaera berezia daukala uste dut.

Zure sorkuntzari buruz berba egitea zail egiten zaizu?

Norberaz hitzegitea ez da erosoa izaten, baina Kantuaren Kantoia elkarrizketatik egongo da hurbilago, eta litekeena da erosoago sentitzea.

Bakarrik aritzeak zer sentipen edo oroitzapen dakarkizu?

Beti aritu izan naiz lagunduta. Bakarrik aritzeak biluztasuna dakar bere baitan, eta, normalean, biluzik hotz da pertsona, baina bere alde dauka jendearengana heltzen asmatuz lokarri sendoa sortzen dela.



Txuma Murugarren: “Interesgarria da hausnarketa egitea“

Izan duzu antzeko esperientziarik?
Ez, baina oso interesgarria da musikaren sorkuntzaz hausnarketa egitea. Kanta zer den, nola kultura_txuma.jpgsortzen den eta zer dohai izan behar duen hausnartzea abiapuntu ona da guztiok aberasteko.

Zure sorkuntzari buruz berba egitea gustuko duzu ala kostatu egiten zaizu?
Ez zait zail egiten, eta gustatzen zait horren bueltan zerbait ikasten badut: nire ikuspuntua planteatuko dut, nire egiteko modua azaldu, eta beste batzuek esan beharko dute zein den eurena eta zertan egiten duten bat nirearekin. Elkartruke hori oso interesgarria da.

Azkenaldian kabaretean ibili eta gero, noiztik ez zarete egon zeu eta gitarra bakarrik? Zelako sentsazioa duzu Platerueneko emanaldiari dagokionez?
Aspaldi ez naiz gitarrarekin bakarrik paratu, baina, hala ere, nire parte-hartze horretan ez da gitarra elementurik garrantzitsuena izango, baizik eta nire lanaren lagin batzuk, grabaketa batzuk, kantaren une desberdinak adierazten dituztenak.

Zer kanta joko dituzun erabaki duzu?
Hasierako materiala prestatuta dago, sobera eramango dut, bertan aukeratu ahal izateko. Musikari eta sorkuntzari buruzko hausnarketa izango da.



Petti: "“Zinemarekin zerikusia duen zerbait egingo dut“


kultura_petti.jpgIzan duzu aurretik antzeko beste esperientziarik?
Ez dut inoiz antzeko deus egin, eta egia erran interesgarria iruditu zitzaidan, gehienbat, zerbait ezberdina eta berezia delako. Kantuaren Kantoian zerbait polita egiteko aukera dagoela uste dut.

Zer moduz eramaten duzu zure sorkuntzari buruz berba egitea?
Egia esan, jendearen aurrean berba egitea ez dut batere gustuko, ez sorkuntzari buruz ez bertze ezeri buruz, baina lan honetan eginbeharreko gauza da, eta ez dago bertzerik. Azken finean, musika egiten dut gehienbat solastuz erran ezin dudana kanten bitartez azaltzeko. Horregatik zail egiten zait kantek edo hitzek diotena kantatu gabe azaltzea.

Zer dakarzu Durangora?
Zinemarekin zerikusia izanen duen zerbait:  filmen soinu bandaren bat, eta zinemarekin zerikusia duten nire kantak ekarriko ditut.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!