Kontzertua San Agustinen

Anboto 2009ko urr. 26a, 13:33

Datorren ostegunean, urriak 29, arratsaldeko 19.30etan Musika Eskolak antolaturik San Agustin Kultur Gunean ospatuko da, Alasdair Fraser biolin jolea eta Nathalie Haas txelo jolearekin.

Datorren ostegunean, urriak 29, arratsaldeko 19.30etan Musika Eskolak antolaturik San Agustin Kultur Gunean ospatuko da, Alasdair Fraser biolin jolea eta Nathalie Haas txelo jolearekin. Dohan izango da.

Bikote honek musika eskoziar herrikoiean oinarriturik hari instrumentuen adierazkortasunean sakontzen dute instrumentu hauen arlo melodiko zein erritmikoa  landuz. 

Alasdair Fraser mundu mailan musika eskoziarreko biolin jole onena bezala ezagun izateaz gainera, azken urte hauetan musika honek izan duen berpizkundearen  arduradun nagusitzat jotzen  da.

Kaliforniar jatorriko Nathali Haas gazteak, Alasdair Fraserrek bultzaturik, txelo melodiak erritmo zein armonia aldetik daukan potentzialitatea garatzeari ekin zion.

Dantza

Bestalde, bihar (urriak 27) dantzari buruzko hitzaldia antolatuko dute 20:00etan. Tony Jodar dantzariak emango du berbaldia, dantza garaikide eta modernoaren inguruan. Azaroaren 1ean ikuskizuna izango da ekimen honekin loturik, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengoa dohan izango da, eta bigarrena 8 eurotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!