Berriro ere porrota

Anboto 2009ko urr. 26a, 10:46

Amurrioren kontrako partidua gogo handiz hartu arren, durangarrek ezin izan zuten jarraitzaileen aurrean irabazi.

Emaitzekin suerte handirik ez izan arren, Kulturalak joko ona erakutsi du ligaren hasiera honetan. Horregatik, itxaropenez hartu zuten zapatuko partidua. Hori bai, bazekiten Intxaurragarenek gatxa izango zela; izan be, Amurriok talde sendoa dauka.

Eta halantxik erakutsi zuen talde arabarrak Tabiran. 1-2 irabazi zuten eta hiru puntuekin bueltatu ziren etxera. Durangoko Kulturalak arazoa du puntuak lortzeko lehian, eta datozen jardunaldietarako konponbida aurkitu bekarko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!