Durangoko Udalak jakinarazi duenez, arratsaldeko 19:00etan izango da hitzaldia, Udal Bibliotekan. Irakurtzea bilaketa bezala ulertuta, eritziak konpartitzeko gunea izango da ekimen hau.
"Batzuetntzat ihes egiteko modua da, beste batzuek informazioa bilatzen dute, eta badago intriga aukeratzen duenik ere", kaleratutako oharraren arabera. Literaturaren mundua "topikoz beterik" dagoela uste dute antolatzaileek, eta barikuan, normalean bakoitzak aukeratzen ez dituen liburu eta jeneroetara hurreratzea izango da helburua.
Josune Muñoz izango da hizlaria, eta gaia honakoa: "Badakizu zergaitik irakurtzen duzun irakurtzen duzuna?"