Ekainaren 1ean itxi zituen ateak, denpora baterako, Durangoko padel pistak. Helburua, euria eta eguzkiarengaitik babesteko aterpea ipintzea izan da, eta Udalak argitu duenez lanak amaitu dira dagoeneko.
Aste honetatik aurrera berriro alokatu daiteke kantxa hau, eta ikastaroak ere martxan ipini dira. Ikastaroen artean, nabarmentzekoak dira gaztetxoenak eta hasi berrienak.
333.329 euroko aurrekontua erabili da pista egokitu ahal izateko.