Azkenik, abiatu dira

Anboto 2009ko urr. 16a, 14:52

Lehenengo bi partiduak galdu ondoren, Kurutziagak denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen joan zen asteburuan. Noren kontra, eta Meatzari liderraren kontra; zelan, eta 8-2 jipoituta. Euskal Ligara igo berritan, taldea gura eta ezin zebilen. Abiapuntuan, baina abiatu ezinda. Eta gutxien itxaroten genuenean, giltza aurkitu eta ziztu bizian abiatu dira.

kuru.jpgMeatzariren kontrako garaipenak irakasbide bat ere utzi du: “Oso itxura ona eman genuen, eta partidu horrek aurrerantzean jarraitu behar dugun bidea finkatzeko balio behar du”, azaldu du Iker Saenz de la Cuesta entrenatzaileak. Gainera, hiru puntuak baliotsuagoak dira taldea osatzeko izan zituzten arazoak kontuan hartuta. Lehenengo taldeko bost jokalarik ezin izan zuten jokatu, eta bigarren taldeko beste lau deitu zituzten: Txitxin, Ledo, Jon Ander eta Jelko. Guztiek ere ederto erantzun zioten erronkari. Horrez gainera, Iker Arriaga jokatzeko moduan zegoen, denboraldian lehenengo biderrez.

Partiduak Kurutziagaren aurtengo indarguneak bereizteko zantzuak eskaini zituen. Esaterako, Beñat Rivasek eta Iker Saenzek eurenak eta bi egin zituzten, eta elkarrekin oso ondo konpontzen direla erakutsi. Rober Pérezek egindako geldituek ere atepea ondo segurtatuta dutela erakusten dute.

Jokoari dagokionez, durangarrek lehenengo zatian bideratu zuten partidua (4-2). Bigarrenean Gallartako taldeak aurrera egin zuen, eta kontraerasoan txikitu egin zituen Kurutziagak.

Asteburu honetan Kukuiagaren kontra jokatuko dute, etxetik kanpora. Etxebarriko taldeak ere garaipen bat du, eta beheko postuetan dago. Behartsuen partidua izango da, eta gureak bolada gozoa aprobetxatzen saiatuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!