Egiguren IIa eta Felix dira bigarren finalistak

Anboto 2009ko urr. 14a, 10:05

Binakako Zesta Txapelketak ezagutzen ditu finaleko lau protagonistak. Astelehenenan Foronda eta López sailkatu ziren eta atzo Egiguren II a eta Felix. Azken hauek 35-32 kanporatu zituzten Lander eta Alliez.

Lehenengo finalerdian gertatu moduan, atzokoan ere emozioa izan zen protagonista nagusia. Ezkurdi Jai-Alaik egun handietako giroa zuen eta pilotariek merezitako ikuskizuna eskaini zieten pilotalekua ia lepo bete zuten zaleei. Partiduaren lehen zatian bikote bakoitzak etekina atera zion bere pilotari eta txandaka tanto ilarak lortu zituzten. Azken txanpan, galtzeko bildurra  nabaria zen eta piloteo luzeak ikusi ziren. 27, 28, 29 eta 30na berdindu zuten. Orduan, Egiguren II aeta Felix 34ra joan ziren, batez ere berriatuko atzelariaren lan sendoari esker. Lander eta Alliezen erreakzioa 32an geratu zen.

Finala ostiralean jokatuko dute, 22:00etan, Markinako pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!