Forondak eta Lópezek finalerako txartela eskuratu zuten atzo emozioz betetako partiduan Olha eta Irastorza 35-33 menderatuta. Durangoko Ezkurdi Jai-Alain batutako zaleek txaloka agurtu zituzten lau zestalariak. Bigarren finalerdia gaur jokatuko dute: Egiguren II-Felix eta Lander-Alliez.
Partidu orekatua jokatu zuten finalerako lehen txartelaren bila aritu ziren lau zestalariek. Foronda eta López partidu osoan zehar aurretik joan ziren markagailuan, baina alde erabakiorrik lortu gabe. Bikote bakoitza gustura sentitzen zen bere pilotarekin eta 18nakoa izan zen lehenengo berdinketa. Ondoren, aurretik gertatu legez, irabazle izango zirenek lau-bost tantoko aldea hartu zuten. 30-24 zihoazela partidua ia amaituta zegoela uste zuen batek baino gehiagok, baina Olha eta Irastorza oraindik bizi-bizirik zeuden. 33-31 hurreratu ziren lehenengo eta 34-33 ondoren. Azkenean, Lópezen eskuinkada indartsu batek erabaki zuen norgehiagoka.
Gaur bigarren finalerdia
Bigarren finalerdia ere Durangon jokatuko dute dute gaur, 17:00etan hasita. Egigurenek eta Felixek osatutako bikoteak Landerren eta Alliezen kontra jokatuko du jaialdiko bigarren partiduan.
Beste partidu bi ere jokatuko dituzte: Lekue-Konpa eta Meabe-Endika, eta, Aimar-Hernández eta Hormaetxea-J. Arriaga.