Finalistak Durangon erabakiko dira

Anboto 2009ko urr. 9a, 15:51

Sanfaustoetan zesta protagonista izango da Durangon. Bihar ligaxkako azkenaurreko jardunaldiari dagozkion partidu bi jokatuko dituzte Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Astelehenean eta martitzenean lehen lau sailkatuak lehiatuko dira, finalera sartzeko borrokan.

Sanfaustoetan zesta protagonista izango da Durangon. Bihar ligaxkako azkenaurreko jardunaldiari dagozkion partidu bi jokatuko dituzte Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Astelehenean eta martitzenean lehen lau sailkatuak lehiatuko dira, finalera sartzeko borrokan.

Biharko jardunaldia 22:00etan hasiko da. Lehenengo partiduan Forondak eta Lópezek Baronioren eta Enbilen kontra jokatuko dute. Azken hauek partidu ederra jokatu zuten joan zen astelehenean Alberdi IIaren eta Arriagaren kontra. 23-29 galtzen zihoazen eta irabaztea lortu zuten. Foronda eta López ere sasoiko daude; orain arte jokatutako bi partiduak irabazi dituzte eta sailkapenean bigarren daude, Egiguren IIaren eta Felixen atzetik. Puntuetara berdinduta, sei tantoko aldea dago bikote bien artean.

Ondoren, Lander-Alliez bikoteak Alberdi IIak eta Arriagak osatutakoaren kontra jokatuko du. Lehenengoek ederto jokatu zuten joan zen igandean eta García eta Hernández menderatu zituzten. Bigarrenek irabazi beharra dute, kanpoan geratu nahi ez badute.

Astelehenean, 17:00etan hasita, finalerdietako lehenengo partidua jokatuko dute ligaxkan lehenengo eta laugarren geratu direnek. Asteartean, 17:00etatik aurrera, ligaxkako bigarren eta hirugarren bikoteak izango dira aurrez aurre. Finala Markinako pilotalekuan jokatuko dute ostegunean, 22:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!