Durangoko Judo Taldeak estatu mailan aitzindaria den tatamia estreinatu du

Anboto 2009ko urr. 5a, 09:22

Kolpeak arintzen dituen sistema aitzindariaz hornitutako tatamia estreinatu du Durangoko Judo Taldeak. Tatamia Maristak ikastetxean dago eta alde bietako arduradunek klubari tatamia bost urtez erabiltzea ahalbidetuko dion akordioa sinatu dute. Ekitaldian Victor Manuel Gaspar Cortinak —1962an judoko maila guztietan Espainiako txapeldun geratu zen— parte hartu du. Durangoko Udalarekin ere lankidetza-hitzarmena sinatzeko borondatea erakutsi dute.

judo1.jpgJudo taldeko kideek interneten aurkitu zuten tatami berezi honen berri. Denverreko judo irakasle batek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako beste ingeniari eta aditu batzuekin elkarlanean. Ethafoam izeneko material batez hornitua, tatamiak hobeto eusten die kolpeei eta erorketak leuntzen ditu. “Kolpeak eragindako bibrazioak tatami osoan zehar birbanatzen ditu”, azaldu zuen Txema Carreto judo taldeko kideak. Tatamiak 160 metro karratu ditu. Azaldu dutenez, Getxoko Judo Taldeak ere sistema bereko tatamia jarri du, Durangoko taldeak informazioa eman ostean.

Tatamiaz gainera,  koltxoneta eta altzari berriak ipini dituzte. Bide pribatutik jasotako 20.000 euro inbertitu dituzte lan horietan. Aldaketa hauekin guztiekin judo taldeak aro berri bati ekin nahi dio: “Orain sei urte desagertzeko zorian egon zen eta arduradun berriek emandako bultzadari esker errekuperatzea lortu genuen”, gogoratu du Carretok. Gaur egun, 4 ta 14 urteko 75 gaztetxo daude taldean.

Aurreratu dutenez, judoa ezagutara eman nahian abenduaren 20an Nazioarteko Judo Txapeketa antolatuko dute Landakon. 9 eta 14 urte arteko 300 bat gaztetxok parte hartuko dute. Oraingoz, Bizkaiko, Gipuzkoako, Kantabriako eta Iparraldeko 12 taldek baieztatu dute euren parte hartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!