Carlos Juez Cafés Baqué taldeko txirrindulariak hirugarren amaitu du Euskaldun Txapelketa. Denboraldi osoan Caja Rural taldeko txirrindulariekin lehiatu du lehen postuengatik eta Mikel Filgueira gutxigatik geratu zaio bigarren; 14 puntuko aldea egon da bien artean.
Juezek 164 puntu batu ditu eta Mikel Filgueirak 177. Euskaldun Txapelketa Fabricio Ferrarik irabazi du 261 punturekin. Ferrarik goitik behera dominatu du aurtengo denboraldia.
Gizonetan lortu ezin izan dena emakumeetan lortu du Cristina Alcaldek. Bizkaia-Durango taldeko txirrindulariak Euskaldun Txapelketa irabazi du 56 punturekin; 55 batu ditu Ane Santestebanek (Debabarrena) eta 45 Irene San Sebastianek (Debabarrena). Bizkaia-Durangok beste txirrindulari bat ere sartu lehen hamarretan; Dorleta Zorrilla seigarren tokian, 20 punturekin.