Baloia mugimenduan ipiniko dute talde gehienek

Anboto 2009ko urr. 2a, 09:18

Futbolean eta areto-futbolean hasteko falta ziren taldeek asteburu honetan ekingo diote ligari. Bueltan dira ilusioa, esperantza, dezepzioa, poza… kirolak eragin ditzakeen emozio guztiak.

Futbolean eta areto-futbolean hasteko falta ziren taldeek asteburu honetan ekingo diote ligari. Bueltan dira ilusioa, esperantza, dezepzioa, poza… kirolak eragin ditzakeen emozio guztiak.

Futbolean eta Bigarren Erregionalean Abadiño dugu ordezkari bakarra; getxon jiokatuko dute Iturgitxiren aurka. Aurtengo sortu duten Hirugarren Erregionalean lau ordekzari ditugu. Horietako bik, Extremeñok eta Ezkurdik, derbia jokatuko dute bihar. Berriz Bk eta Elorriok kanpoan dute estrainekoa: Markinan lehenak, sondikan bigarrenak. Emakumeen ligak urriaren erdian hasiko dituzte.

Areto-futbolean, iaz Goren Mailara igotea lortu zuen Mallabia Bastidak Elorrieta Aero Link jasoko du etzi Zaldibarko kiroldegian. Lehen Erregionalean Abadiñoko Lagunen eta Elorrioko Bren arteko derbia dugu bihar. Presion Break-ek Bermeo jasoko du eta Abadiñoko Gaztetxiek Bakio bisitatuko du. Bigarren Erregionala bi asteburu barru hasiko dute.

Emakumeetan Durangoko Kulturalak Atxure Bakio hartuko du Landakon etzi, 12:00etan. Aurten sortu duten Kurutziaga Ikastola taldeak, berriz, Leioa Maia taldearen kontra jokatuko du etxetik kanpora.

Azkenik, liga hasita dutenen artean Sasikoak Sestaon jokatuko du eta Elorriokok etxean Euskaldunaren kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!