Gaztetxo zein nagusi, denentzako antolatu dute etziko Duatloi Herrikoia

Anboto 2009ko urr. 1a, 10:16

Domekan 4. Duatloi Herrikoian parte hartzeko aukera eskainiko du Mugarra triatloi taldeak. Kirol modalitate hori ezagutara emoteko asmoz, lau adin tarteko lasterketak antolatu dituzte.

Domekan 4. Duatloi Herrikoian parte hartzeko aukera eskainiko du Mugarra triatloi taldeak. Kirol modalitate hori ezagutara emoteko asmoz, lau adin tarteko lasterketak antolatu dituzte.

Lehenengo 13-17 urte arteko gazteak irtengo dira Andra Maritik, 10:00etan. 11:00etan 8-12 urte arteko gazteen lasterketa hasiko dute eta11:30ean, umetxoena.

Nagusiak 12:00etan abiatuko dira. Lehenengo lau kilometro egingo dituzte korrika. Bizikletan osatu beharreko 13 kilometroek Artabilla (mendiko pista Mendiolarantz), Abadiño eta Eguzkitzatik eramango ditu parte hartzaileak. Azkenik, beste kilometro bi lasterka egingo dituzte. Izena duatloiaren egunean bertan eman daiteke Andra Marin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!