1.500 gaztetxo espero dituzte Saskibaloi Jaian

Anboto 2009ko urr. 1a, 09:35

8 eta 16 urteko gaztetxoengan saskibaloirako zaletasuna sustatu asmoz, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak -laguntzaile ditu Tabirako eta Durangoko Udala- Saskibaloi Jaia antolatu du larunbatean, 10:00etatik 20:00etara, Landako kiroldegian.

Ekintzetan parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik.  Esperientzia ere ez da beharrezkoa; edonork parte hartzeko moduko ekintzak prestatu dituzte. Puzgarriak ipiniko dituzte eta Bizkaia Bilbao Basketeko jokalariak egongo dira. Arratsaldean, baloiarekin malabareak egiten dituztenen Freestyle saioa egongo da.

Horrez gainera, Tribasket txapelketa antolatu dute. Dagoeneko 70 taldetik gorak izena eman dutela adierazi dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!