Durango-Ilarduyaren aurkezpena bihar Goienkalen

Anboto 2009ko ira. 25a, 09:00

Bihar, 12:30ean, Durango-Ilarduya errugbi taldeak aurkezpen ofiziala egingo du Goienkalen, Rugby tabernaren aurrean. Taldea herritarrei gerturatzeko asmoz eta jai giroa sortu guran erabaki dute aurten aurkezpena modu horretara egitea.

Talde bakoitzeko argazki ofizialak atera ondoren, jokatzeko baloiak eta miniaturazko beste batzuk erragalatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Luis Alegre errioxako ardoa dastatzeko aukera ere eskainiko dute. Ondoren, denak Getxora abiatuko dira, lagunarteko partiduak jokatzeko, kategoria guztietan. Emakumeen partidua 15:00etan hasiko dute, eta beste guztiak jarraian jokatuko dituzte.

DRTk jakinarazi duenez, aurten emakumeen taldea Arrasateko hainbat jokalarigaz indartu dute; horregatik, ligan Durango-Arrasate Rugby Taldea legez eman dute izena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!