Durangarrek Suisaco Armentiaren kontra ekingo diote ligari asteburuan. Euskal Ligan urte asko daramatza Gasteizko taldeak, baina Iker Saenz de la Cuesta entrenatzailea bere taldeak kezkatzen du: “Liga hasierara berde samar iritsi garela uste dut. Aurredenboraldiak zalantza asko utzi du. Beheragoko mailetako taldeen kontrako partiduak galdu ditugu”.
Hala ere, lagunarteko azken partiduan itxura ona eman zuten, Mallabia 5-3 menderatuz. Oraingoz jokalari bi fitxatu dituzte talde nagusirako: Iker Arriaga –bi urtez areto futbola utzita egon dena– eta Iñigo Urien –Gu Lagunaken eta Kurutziagan bertan aritu izan da aurretik–.
B talderako, berriz, lau lagun fitxatu dituzte: Jelko Uribe, Jon Ander Navarro, Pedro Roman eta Unai Balenciaga.
Kurutziagagaz batera Sasikoa Bk osatuko du Durangaldekoen ordezkaritza Euskal Ligan. Sasikoak etxetik kanpora ekingo dio ligari, Meatzariren kantxan, hain zuzen ere.