Ohorezko A Mailara bueltan, hasiera konplikatua egokitu zaio Sasikoari. Joan zen asteburuan Zilarrezko Mailan jokatutakoa den Zalatamborren kontra ekin zioten ligari, eta 4-2 galdu zuten. Igandean mailaz igotzeko faboritorik handiena den Castro jasoko dute Landakon. Ez da hori Sasikoaren liga, badaki benetako desafioak beste batzuen kontrakoak direla. Hala ere, Zalatamborren kontra 4-2 galdu arren itxura ona eman zuten (1-2 aurretik joan ziren) eta etxeko estreinakoan helburu bera dute: beldurrik gabe jokatzea, aurpegia ematea eta, ahal bada, punturen bat urratzea.
Iaz arte Ohorezko B Mailan jokatzen zuen Izkepot talde laudioarra desagertu egin da, eta Sasikoak han zebiltzan hiru jokalari bereganatu ditu: Xabi Goitia eta Andoni Basagoitia hegalekoak eta Jose Basaguren atzelaria. Goitiak eta Basagurenek titular jokatu zuten; Basagoitia lesio batetik errekuperatzen dabil oraindino. Lesionatuta dagoen beste bat Aitor Suarez aurrelaria da. Aurredenboraldian belauneko lokailuaren zati bat hautsi zuen, eta ezin izango du jokatu datozen hiru-lau hileetan. Hutsune garrantzitsua da, golegile petoa delako. Berak eta Borja Crespok bikote arriskutsua osatzen dute. Erasoa hankamotz geratu zaie, beraz.
Dena dela, Crespok atearen aurrean zorrotz segitzen du –joan zen asteko bi goletako bat berea da–, eta Maikel Gonzálezek ederto lagundu zion. Bigarren taldeko jokalari bi ere lehenengo taldeagaz dabiltza.
Dena dela, Crespok atearen aurrean zorrotz segitzen du –joan zen asteko bi goletako bat berea da–, eta Maikel Gonzálezek ederto lagundu zion. Bigarren taldeko jokalari bi ere lehenengo taldeagaz dabiltza.