Ostiralean eta larunbatean IX. Klasikoen Rallya korrituko dute Bizkaia osotik (500 kilometro), Durango erdigune dutela. Ostiralean, 16:00 etatik aurrera, Landako Erakustazokan batuko dira parte hartzaileak. Autoen estanpa klasikoa, Porsche Panamera berriak apurtuko du. Izan ere, auto enpresa alemaniarrak Durango aukeratu du Bizkaia mailan bere nobedade berria aurkezteko: lau ateko Porschea. Lasterketa hasi bitartean Landakon ikusgai egongo da harribitxi hori.
20:00etan ekingo diote lasterketari Ezkurditik. Jardunaldi bitan Bizkaia osotik ibiliko dira eta Gipuzkoako eta Arabako lurrak ere ikutuko dituzte. Larunbat goizaldeko 01:00etan Lekeitiotik Ondarroarako 12 kilometroko tramu ikusgarria osatuko dute, 112 bihurgunegaz.

Larunbatean, 10:15ean, Montecalvon zehar ibiliko dira; sei bider pasako dituzte, noranzko bietan, Montecalvoko bihurgune itxiak. Hara joateko modurik ez duen zaleak, 13:00etan Iurretan eta 14:00etan Abadiñoko probaleku aurreran izango du auto klasikoak bertatik bertara ikusteko aukera. Arratsaldean, Elegetako, Arrasateko eta Otxandioko bideak zeharkatuko dituzte.
Ohi legez, pilotuaren trebezia bezain garrantzitsua da kopilotuaren argitasuna -ibilbidea mapan kokatzeko- eta kronometroagaz duen zehaztasuna. Parte hartzaileen artean hiru izen nabarmendu dituzte. Castor Ortega eta Mari Carmen Díaz valentziarrak -Espainiako Txapeldunak, 1979ko Opel Kadet GTagaz- eta Pedro Horrillo txirrindularia, VW 1302 autoagaz.
Durangaldean zehar
Larunbat goizean, rallyarekin batera, Porsche kotxeen eta dagoeneko lasterketetan parte hartzeko moduan ez dagozen auto klasikoen kontzentrazioa egingo dute. Porscheak parte hartzaileekin batera joango dira Montecalvoko tramua osatzera. Gainerako klasikoek Durangaldetik ibilaldia egingo dute, besteekin Abadiñon batuz.