Bruesa-Bilbao Basquet urteurrena ospatzeko

Anboto 2009ko ira. 18a, 15:54

Tabirakok ekitaldi sorta oparoa antolatu du kluba sortu zenetik mende erdia bete dela ospatzeko. Datorren martitzenean, 20:00etan, ACB ligako euskal talde bi aurrera aurrez borrokatuko dira Landako kiroldegian; Bilbao Basquet eta Bruesa.

Irailaren 26an, berriz, emakumeen goi mailako partidua antolatu dute. 19:30etik aurrera, Hondarribia Irun eta Perfumerias Avenida -Salamacako taldea- neurtuko dira. Partidu bietan sarrera doakoa da bazkideentzako. Bestalde, datorren barikuan, Tabirakoko taldeen aurkezpen ofiziala egingo dute, 17:30etik aurrera.

Joan zen astean gizonek Baqué Torneoa jokatu zuten. Tabirako bigarren izan zen, Cafés Aitonaren atzetik. Durangarrek 74-65 irabazi zioten Urdanetari, finalerako sailkatuz. Final estuan 63-69 galdu zuten.

Asteburuan emakumeen Baqué Torneoa jokatuko dute. Bihar, 17:00etan eta 19:00etan, Cafés Aitona-Bera Bera eta Tabirako-Irlandesas neurketak jokatuko dituzte. Finala etzi, 12:00etan izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!