Erasoan hobetu behar

Anboto 2009ko ira. 18a, 15:51

Emaitza ez da beti ondorioak ateratzeko daturik fidagarriena. Zallaren kontra 3-0 galduta, badirudi defentsako lan kaskarra dela Kulturalaren joan zen asteburuko ahuldadeen artean okerrena. Ez da horrela. Zallak ez zuen beste munduko arriskurik eroan durangarren atera, baina oso eraginkor agertu ziren. Axier Intxaurraga entrenatzailea benetan kezkatu zuena erasoan erakutsitako ezintasuna izan zen. Baloia idearik eta inspirazioarik barik mugitu zuten. Laudio egurtu zuen taldearen arrastorik ez zen somatu. Beraz, bihar, Gernikaren kontra jokatu beharreko partiduan, erasoko jokoa hobeto jostea izango dute helburu, ia-ia obligazio, punturen bat urratu gura badute behintzat.

kultu_barrua.jpgIntxaurragak ondo definituta du taldearen jokamoldea, eta jokalariek erakutsi dute teoria zelaian praktikan ipintzeko kapaz badirela. Erregulartasuna falta zaie, denborak eta konfiantzak ematen duen jarraikortasuna: “Guk gure ideiak dauzkagu, eta horien arabera jokatuko dugu bihar. Gernika play off-a jokatu ohi duen taldea da, eta aurten ere, segurutik, goian ibiliko da. Hala ere, baloia mugitzen eta aurrera joaten ahaleginduko gara”, azaldu du Intxaurragak.

Jon Conde erasoko joko horren partaide izango den, ikusteko dago. Gaixorik eman du astea, eta hortik zalantza. Julen Gonzalok ez du jokatuko, seguru. Urte eta erdi zelaietatik kanpora eman ondoren, kostatzen ari zaio sasoia hartzea. Batez ere, hanketako muskuluetan dauzka arazoak. Guztiz errekuperatzen denean jokalari garrantzitsua izango da zelai barruan zein handik kanpora; esperientzia handikoa da. Bigarren B Mailan Bilbao Athletic, Burgos eta Barakaldo taldeekin jokatua da eta hirugarren Mailan ere badu esperientzia. Gainera, oraindino 29 urte dauzka. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!