Dur&Go jaialdiak amaiera paregabea izan zuen atzo. Masterrean parte hartutako zortzi eskalatzailek –launa gizon eta emakume- bakoitzak bere bidea sortu zuen Landako Erakustazokan zeuden boulderretan. Ondoren, batak bestearen bidea igotzen saiatu ziren. Chris Sharmak irabazi zuen denak igonda.
Aurreko aldietan legez ikusmin handia eragin zuen Bloc&Go ekitaldiak. Eskalatzaileek hamarna minutu izan zituzten bide bakoitza igotzeko. Sharmak diseinatu zuenak eragin zituen buruhausterik handienak gizonen artean, hasieran salto handi bat eskatzen baitzuen. Hiru eskalatzailek igo zuten bide hori; Sharmak berak horien artean.
Euskadiko txapelketa
Bestalde, atzo eguerdian Euskadiko Eskalada Txapelketa jokatu zuten. Gizonetan Gorka Karapetok irabazi zuen; Mikel Ziarrusta geratu zen bigarren eta David Gambus hirugarren. Emakumeetan Itziar Rodriguezek jantzi zuen txapela eta Ane Hernani geratu zen bigarren.