Masterreko sailkapena

Anboto 2009ko ira. 13a, 15:47

Gizonen eta emakumeen sailkapen orokorra

Atzoko kronikan aipatu genuen Gorka Karapeto finaletik kanpora geratu zela, Thomas Mrazek-en aurkako kanporaketan galdu ostean. Bikain aritu ziren eskalatzaile biak eta Mrazek-ek jardunaldiko denborarik onena behar izan zuen azpeitiarra kanporatzeko. Karapeto hirugarren denborarik onena eginda kanpoan geratu zen. Antolatzaileek finalean egoteko adina meritu egin zuela iritzita eta Karapeto beraren oniritziarekin (gaur goizean Euskadiko Txapelketa jokatu du eta nekea kontuan hartu beharreko faktorea zen) aukeratuen artean sartu zuten.

Thomas Mrazek-ek eta Marcus Midtboek laugarren postua partekatu zuten (-30). Ondorioz, ez dago bosgarren tokirik eta hurrengoa seigarren legez geratzen da.

GIZONAK


1-Patxi Usobiaga--------- -44
2- Jacob Schubert-------- -38
3- Chris Sharma---------  34
4- Thomas Mrazek------  -30
4- Marcus Midtboe-----  -30
6- Jorg Verhoeven------  -29
7- Mikel Ziarrusta------  -26
8- Antton Zabala-------  -24
9- Gorka Karapeto-----  -19

Emakumeetan lehen lauren sailkapena jarri dugu, horiexek iritsi zirelako goraino; ondoren gizonen bidean erabaki zuten azken sailkapena. Ernst-ek eta Eiter-ek puntuazio bera lortu zuten, baina kasu honetan denborak kontuan hartzen dira eta horregatik ageri da Ernst bigarren eta Eiter hirugarren.

EMAKUMEAK

1-
Mina Marcovic-------- -24
2- Johanna Ernst---------  -18 (2.27)
3- Angela Eiter----------  -18 (2.49)
4- Maja Vidmar---------  -14

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!