Patxi Usobiaga: “Bideek bestelako zailtasuna izango dute gaurko finalean”

Anboto 2009ko ira. 12a, 18:25

Sailkatze fasearen ondoren eskalatzaile guztiak bat zetozen bideak definitu orduan: oso errazak. Baina antolatzaileek argitu zutenez, “sailkapen fasean ez dugu gogortasuna bilatu, azkartasuna baizik”. Usobiagak argi du gaur “beste kontu bat” izango dela.

Sailkatze fasearen ondoren eskalatzaile guztiak bat zetozen bideak definitu orduan: oso errazak. Baina antolatzaileek argitu zutenez, “sailkapen fasean ez dugu gogortasuna bilatu, azkartasuna baizik”. Usobiagak argi du gaur “beste kontu bat” izango dela.

Probaren ondoren afaltzen aurkitu genituen eskalatzaileak Landako Erakustazoka barruan. Arg_barrua.JPGGauerdia pasata zegoen eta ez zen harritzeko batzuei ikusten zitzaien sakea. Janariari ardoak lagundu zion eztarrian behera. Natalija Grosek ezin zuen ezkutatu bere poza: “Ez nuen espero denbora onena egitea. Uste baino azkarrago ibili naiz eta asko gozatu dut. Oro har, denok ikuskizun polita eman dugu”. Johanna Ernst ere gustura zegoen bere lanarekin: “Hirugarren postua oso ona da niretzako. Jende asko zegoen begira eta horrelako masterrak oso motibagarriak dira”.

Patxi Usobiagaren poza bikoitza zen: “Finalerako sailkatzea beti da polita. Gainera, Ekaitz Maiz eta biok lagun onak gara eta bere kontra topera ibiliz asko dibertitu naiz”. Gaurko finala gogorra izango dela uste du: “Aurkariak gogorrago ibiliko dira eta bideak exigenteagoak izango dira. Ni itxaropentsu nago. Sekula ez da jakiten zer gerta daitekeen, horregatik eskalatzaile bakoitzak egingo duena egingo dut neuk ere: dudan guztia eman”.

Thomas Mrazek ozta-ozta sailkatu zen finalerako. Hala ere, bera ez zen hortaz ohartu: “Nik neure lana egin dut ondokoari begiratu gabe. Lanak amaitzerakoan jabetu naiz Gorka Karapeto oso gertu nuela”.

Inaki Erdoiza Dur&Goko antolatzaileetako batek oso ondo baloratu zuen txapelketako lehen ekitaldia: “Durangon antolatu dugun lehen aldia dela kontuan hartuta jente nahikotxo hurreratu da eta esango nuke asko dibertitu direla. Rokodromoko bideak errazak zirela? Bai, baziren, baina helburua nork azkarrago igotzea zen, horixe bilatu dugu. Gaur askoz gogorragoa izango da”. Eskalatzaile denak bat datoz horretan eta, esaterako, Magnus Midtboeren ustez, “denek ez dute goia harrapatuko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!