18 zesta eskola lehian San Fausto Txapelketan

Anboto 2009ko ira. 11a, 13:56

Bihar hasiko da Ezkurdi Jai-Alaik antolatzen duen San Fausto Zesta Txapelketaren 26. aldia. Denen artean, 18 zesta eskolak parte hartuko dute; Bizkaiko seik, Gipuzkoako bostek, Nafarroako hiruk, Kataluniako bik eta Arabako eta Iparraldeko banak.

Partiduak zapatuetan (18:30) eta domeketan (12:00)  jokatuko dituzte. Bihar, txapelketari ekiteko, Tolosak Lekeitioren kontra jokatuko du, eta Markinak Donostiaren aurka. Etzi, Durango B-Getxo, Zumaia-Euskal Jai eta Andoain-Berriatua partiduak jokatuko dituzte. Domekako jaialdia 11:00etan hasiko da, partidu bi barik hiru jokatuko dituztelako. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!