Aurredenboraldian ohiko hitzordua du Baqué Torneoa Tabirakok. Asteburu honetan gizonen artekoa jokatuko dute, eta datorrenean emakumeena. Oraindino aurredenboraldia amaitzeko hiru aste falta arren, taldearen sasoi puntua ezagutzeko balioko du.
Tomas de Castrok gidatzen duen taldeaz gainera, Bilboko Urdanetak, Zornotzak eta Donostiako Cafés Aitonak parte hartuko dute Torneoan. Lehenengo partidua Urdanetak eta Cafés Aitonak jokatuko dute bihar, 17:00etan hasita. Segidan, 19:00etan, Tabirakok eta Zornotzak neurtuko dituzte indarrak. Torneoa domekan erabakiko da. 10:00etan hirugarren eta laugarren postuak argituko dituen partidua jokatuko dute aurreko eguneko galtzaileek. Irabazleak, berriz, garaikurraren bila irtengo dira 12:00etan.