Goraino igotzeko modurik badago, datozenek aurkituko dute bidea

Anboto 2009ko ira. 4a, 08:58

Astelehenetik domekara Dur&Go eskaladaren inguruko jaialdi erraldoia ospatuko da Durangon. Antolatzaileak azpiegitura ikusgarria atontzen ari dira egunotan Landako Erakustazokan. Baina galbahean bereiztuta geratzen den urreari, baliotsua izanagatik, salduko bada, bitxigileak forma eta izaera eman behar dion moduan, boulderrak luzituko badu, distira emango dioten harginik finenak behar ditu; eta antolatzaileek jakinarazi duten parte-hartzaileen azken zerrendari erreparatuz gero, jaialdia amaitzeaz batera beharbada jarriko dute boulderra plazaren erdian, artelanik ederranaren pare.

Dimarock1.jpgMunduko onenak datoz,  eta ikuskizuna goi mailako izango da. Mutilen artean, Patxi  Usobiaga (egungo munduko txapelduna zailtasun frogan), Tomas Mrazek (munduko txapeduna birritan), Chris Sharma (askorentzako eskalatzailerik onena) eta Jorg Verhoeven (Munduko Kopako txapelduna igaz). Horiekin batera Magnus Midtboe (20 urte) eta Jacob Schuberten (18 urte) lana hurretik jarraitzea komeni da, etorkizun handiko gazteak baitira. Emakumeen artean, maila ez da kamutsagoa: Natalija Gros (boulderrean Europako txapelduna 2008an), Johanna Ernst (gaur egungo munduko txapelduna zailtasunean), Maja Vidmar (World Games-etako nazioarteko txapelduna aurten) eta Angela Eiter (hiru bider Munduko Kopako txapeldun izana). Adi Irati Andaren lanari ere; gasteiztarrak hiru bider lortu du Euskadiko Txapelketa eta Munduko Kopan bosgarren egindakoa da. Ikusten denez, lehia segurtaturik dago Durangon.

 Landako Erakustazokaren ondoko plazan garatuko da txapelketa; boulderra 16 metro garai eta 12 metro zabal da. Dur&Go climbing Masterreko finalak irailaren 12ko zapatuan jokatuko dira, 22:00etan hasita. Euskadiko txapeldun nor den biharamun eguerdian erabakiko da.
Autofinantzaketarako bidean, aurten sarrera ordaindu egin beharko da. Txapelketa ofizial denak ikusteko bonoa 15 euro da. Landako kiroldegian, Liburutegian, Pinondon eta Turismo Bulegoan daude salgai.

Nahi duenari eskalatzeko aukera eskainiko dio Dur&Gok

Txapelketak garatzen diren bitartean, argi dago  protagonista nagusiak nortzuk izango diren. Eskalada.JPGHala ere, aste osoan zehar, antolatzaileek ahalegin berezia egingo dute eskaladaren mundua herritarrei eta, batez ere, gaztetxoei ezagutzera emateko. Egunero, astelehenetik zapatura, jasoko dute inguruko ikastetxeetako gaztetxoen bisita. Horrez gainera, Herri Block ekimenak, probatu nahi duen edonori zabalduko dio boulderra.

Bestalde, Diman egin ohi zuten moduan,eskalatzaileak bata bestearen aurka zirika apustuak egiten ikusteko aukera ere eskainiko du Dur&Gok. Parte-hartzaileek ibilbide bana diseinatuko dute; ondoren bata bestearen ibilbidea osatzen saiatuko dira. Ekimen arrakastatsua izan ohi da, ikusmin berezia eragiten duena.

EGITARAUA

Irailak 7, astelehena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxoei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren lehen jardunaldia.

Irailak 8, martitzena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxoei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren bigarren jardunaldia.

Irailak 9, eguaztena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxoei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren hirugarren jardunaldia.

Irailak 10, eguena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxoei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren laugarren jardunaldia.
- 19:00. Eskalatzaileek Block Masterrerako blokeak muntatuko
   dituzte.

Irailak 11, barikua

- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxoei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Jaialdiaren hasiera. Herri Blockaren bosgarren
jardunaldia.
- 22:00-24:00. Dur&Go Climbing Masterrerako sailkatze fasea.
- 24:00-04:00. Herri Blockak jarraituko du.

Irailak 12, zapatua

- 10:00etatik aurrera eta egun osoz, umeekin ekintzak: tirolina…
- 10:00etatik 22:00etara, Herri Block.
- 10:00etan. Euskadiko Txapelketarako sailkatze fasea.
- 22:00-24:00. Dur&Go Climbing Masterra.
- 24:00-04:00. Herri Blockak jarraituko du.
- 24:30. Jaia Plateruena kafe antzokian.

Irailak 13, domeka
- 12:00. Euskadiko Txapelketako finalak.
- 17:00. Block Masterra. Txapeldunen arteko desafioa.
- 20:00. Amaiera ekitaldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!