Ospakizuna eta lana lotzeko denboraldia

Anboto 2009ko ira. 4a, 08:47

Urrian hasiko den denboraldia berezia da Tabirakorentzat. Lehiaketa ofizialeko partiduak klubaren 50. urteurrena ospatzeko ekintzekin tartekatuko dituzte. Lana eta ospakizuna eskutik helduta ibiliko dira urtebetean. Landako kiroldegia jai giroko egunen eta tentsioz betetako norgehiagoken eszenatoki bihurtuko da. Gogoz eta ilusioz hartu beharreko hileak datoz aurretik.

Tabirako.JPGUrteak joan eta denborak aldatu arren, Tabirakok sendo eusten dio bere filosofiari. Horrela, aurtengo nagusien talde biak –gizonena eta emakumeena– egituratzeko orduan ez da fitxaketa handirik egingo; etxean bilatuko dute oinarriak indartzeko porlana. “Beheko mailetan gogor dabiltza lanean, eta gure sustraiei jarraituz etxeko gazteei emango diegu aukera”, azaldu du Hilario Perez Tabirakoko lehendakariak.

Aulkitik etorriko da, beharbada, nobedarik handiena. Gizonen gidaritza Tomas de Castrok hartuko du: “Beheko mailak zein klubaren filosofia ondo ezagutzen dituen laguna da. Tabirakoko nagusien aulkia betetzeko bilatzen genuena goitik behera betetzen du”. Emakumeen aulkian ez da aldaketarik emango. Iaz legez Josu Zugainek jarraituko du. Emakumeek iazko denboraldi txukuna errepikatzea izango dute helburu. Bestelakoa da gizonen kasua; iragan urtean ez zituzten aurreikuspenak bete, eta jaitsiera fasea jokatu behar izan zuten.

Klubaren funtzionamenduari dagokionez, Tabirakok webgune berria estreinatuko du: “Erabilterrazagoa eta modernoagoa izango da eta klubaren logo berria izango du”. Irailean zehar jarriko dute sarean.

Baqué Torneoa

Aurredenboraldiko hitzordurik garrantzitsuena Baqué Torneoa izango da urtero legez. Urrian, liga hastearekin batera, beste partidu berezi bi jokatuko dituzte. Batetik, Hondarribia eta Perfumerias Avenida lehiatuko dira eta, bestetik, Bilbao Basket eta Bruesa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!