
Unai Zamalloa - Saskibaloi entrenatzailea
Badator denboraldi barria. Aurredenboraldian murgilduta dabilz, dagoeneko, talde guztiak. Goazen nobedade guztiak aztertzera.
ACB ligatik hasita, barri askogaz datorren Bizkaia Bilbao Basket daukagu. Kopa Txapelketa BECen jokatuko dela-eta, plantilla ikusgarria osatu dabe benetan: Javi Rodríguez antolatzailea, Chris Warren eta Alex Munbrú hegalekoak eta Jerome Moiso pivota. Fitxaketa horreek ilusino handia ekarri dabe, eta ia aurreikusten den urte oparoa betetzen den, ezin dogu-eta ahaztu Eurocup Txapelketan be jokatuko dabela.
Bestalde, gure eskualdean bi gertakari nagusik markatuko dabe denboraldia: Tabirako eta Zornotza Kluben 50. urteurrenek.
Durangarren bi talde nagusietan aldaketa gitxi dago. Akaso gizonen entrenatzailea Tomás de Castro izango dela, honeentzat A-1ean sartzea eta hortik aurrera igoera faserako borrokan egotea izango da helburua. Andrek, ostera, lesinoek errespetatzen badabe igoera fasea jokatzeko aukera emoten daben lehen bi postuengaitik borrokan ibiltzea izango dabe helburua.
Zornotzan, barriz, aldaketa nagusia entrenatzailea da. Aurten, ezaguna dozuen norbait izango da: ni neu. Helburua A-1ean sartzea, eta, fitxaketak lortzen badoguz, igoera faserako borrokan egotea izango da. Ilusino eta gogoz beterik hartzen dodan erronka da, dudarik barik.
Zorte on!