Dani Domínguezek profesionaletarako saltoa eman du

Anboto 2009ko abu. 26a, 14:01

Cafés Baqué txirrindulari taldeak afizionatu eta profesional mailen arteko lotura izatea du helburu nagusi. Txirrindulari gazteei gora iristeko bidea erraztu nahi die. Taldea sortu zenetik 80 txirrindulari inguruk eman dute Durangoko taldetik profesionaletarako urratsa. Zerrenda luze horri Dani Domínguez gehitu behar zaio orain. Cafés Baquén estreinako denboraldia zuen granadarra Ukraniako ISD-Sport Donetsk talde profesionaleko txirrindularia da abuztuaz geroztik.

Domínguezek 24 urte ditu eta Cafés Baquén eman dituen hileetan lan txukuna egin du. Ruben Gorospe taldeko zuzendariak Bizkaiko Biran egindako lana azpimarratzen du: “Indartsu ibili zen eta azken etapan bosgarren egin zuen. Lehen hamarretan ere sartu zen beste behin. Lan ona egin du. Gero, gorako saltoa emateko zortea ere izan behar da, jakina”.

Lehen garaipenaren bila

Durangoko taldea denboraldiko lehen garaipena lortu ezinda dabil. Mañarian domekan jokatu zen XXII. Andra Mari Sarian Igor Romero sailkatu zen ondoen, hamargarren postuan.  23 urteko mutrikuarrak helmugara iritsiko zen ihesaldian sartzea lortu zuen, baina Caja Rural eta Bidelan-Kirolgi taldeko txirrindulariz inguratuta, ezin izan zuen gehiagorik egin.

Bestalde, azpimarratzekoa da Carlos Juez Euskaldun Sarian egiten ari den lana. Dohai nagusi moduan erregulartasuna duela, bigarren postuan dago Fabrizio Ferrariren atzetik. Bera da lehen bost tokietan Caja Rural taldearen hegemonia hausten duen txirrindulari bakarra.

Beste hainbeste esan daiteke emakumeetan Bizkaia-Durango taldeko Cristina Alcaldegatik ere. Bigarren dago Euskaldun Sarian Ane Santesteban liderraengandik puntu bira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!