Amaia Mendiolagaraik (33 urte, Iurreta) 19 urte daramatza Tabirakon jokatzen. Hamaika bizipen ditu, Emakumeen Ligako Bigarren Mailan jokatu zituen bost urteak, esaterako; “Politak eta gogorrak”, izan ei ziren. Orain, bere esperientzia taldeari laguntzeko darabil: kantxa barruan zein handik kanpora.
Txiki-txikitatik talde bakarra ezagutu duzu: Tabirako.
San Lorenzo ikastetxean ibili nintzen 9 urtetatik 14ra. Harrezkero, Tabirakon nabil. 1993an debutatu nuen nagusiekin, 17 urte nituela.
Gazterik debutatu zenuen.
Urte berean bost lagun igo ginen. Egia esan, talde oso ona geneukan. Ezin naiz kexatu eduki dudan ibilbideaz. Gustatu zaidana luzaroan egin ahal izan dut eta lesioek ere errespetatu naute.
Orain taldeko beteranoa zara.
Gogoan daukat beteranoak Soltxu Barrenetxea, Izaskun Bengoa eta Maixa Garro ziren sasoia. Horiek utzi zuten eta orain Amaia Huerta eta biok gara beteranoenak.
Beteranoek galoiak izaten dituzte, eta galoiekin erantzukizunak datoz. Zelan daramazu?
Batzuetan beste batzutan baino hobeto. Noizetik noizera denen gustukoak ez diren erabakiak hartu behar izaten ditut, baina egin beharra dago. Horrez gainera, esango nuke, lehen esfortzurako prestuago geundela orain baino. Konpromiso falta apur bat somatzen dut. Balore batzuk galtzen ari gara. Ez dut esan nahi gazteak ahalegintzen ez direnik. Ahalegintzen dira, baina beharbada gizartea da aldatu dena. Beste testuinguru batean hasi dira, gauzak beste modu batera ulertzen dituzte. Hor egon liteke azalpena.
Kapitain lanak Amaia Huertarekin txandakatzen dituzu.
Orain urte bi Amaia izan zen, eta aurten niri tokatu zait. Datorrenean ez dakit nor izango den. Bata izan zein bestea izan, garrantzitsuena gazteei zeuk ikasitako baloreak irakastea da. Taldea egitea eta jokalariak hezitzea, kantxa barruan zein kanpoan.
Entrenatzailea ere bazara.
Aurten gazteen taldearekin ibili naiz, eta datorren denboraldian bigarren taldeko hirugarren entrenatzailea izango naiz, Josu Zudaire eta Aitor San Antonen ondoan.
Irlandesas urtero saiatzen ei da zu fitxatzen, baina beti kalabazak ematen dizkiozu.
Egia da (barrez). Irlandesas talde inportanteenen artean dago, eta eurek ni fitxatu nahi izatea ohorea da. Baina hemen daukat lana eta, gainera, ibilbide osoa Tabirakon eginda, hementxe erretiratu nahi dut. Dena dela, aurten ez didate deitu. Etsi dute, antza.
Ibaizabal ere zure atzetik ibili zen.
Emakumeen Ligako Bigarren Mailara igo zirenean eskaini zidaten. Lehen esandako arrazoiek honako kasu honetarako balio dute. Gainera, bere sasoian ezagutu nuen maila hori Tabirakorekin. Bost urtez jokatu genuen; urte politak eta gogorrak izan ziren.
Politak eta gogorrak...
Bai, hasieran dena berria zen guretzako. Espainia osotik ibiltzen ginen, jende asko ezagutu eta asko ikasi genuen. Azken urte biak gogorrak egin zitzaizkigun. Batzuetan ostiralean irten eta igande arratsaldean bueltatzen ginen. Jendeak uste du festarako aukera ezin hobea dela, baina, badinotsut, ez dago horrelakorik. Orain lau-bost urte jaitsi ginen.
Orain urte gutxi saskibaloia utzi zenuen eta hurrengo urtean berriro bueltatu zinen.
Nekatuta negoen eta uztea erabaki nuen. Baina eurekin entrenatzen jarraitu nuen eta partiduetara ere joaten nintzen. Azkenean, malenkonia apur bat sartu zitzaidan eta berriro bueltatu nintzen.
Noiz arte jarraituko duzu?
Datorren urtea azkena izango da. Nahikoa dela uste dut. Gazteei tokia utzi behar zaie. Sinatuko nuke aurtengoa modukoa izatea: Euskadiko Selekzioarekin jokatu eta Kataluniari irabazi diogu, emakumeetan Bizkaiko jokalaririk onenaren saria eman didate…
Talde osoak ere sinatuko luke datorren denboraldia aurtengoaren parekoa izatea. Emakumeetan denboraldi ederra osatu du Tabirakok.
Ados nago. Oso denboraldi ona egin dugula uste dut. Gainera, kontuan hartu behar da lesioekin zorte txarra eduki dugula urte osoan zehar. Partidu batzuetan taldea justu-justu osatu ahal izan dugu. Ildo horretatik, gazteek lan ona egin dute.
Datorren denboraldian aurrerapausu txiki bat emanda…
Erdi brometan komentatzen dugu igoera fasean egon gaitezkeela. Talde indartsuak daude, baina gu gogoz ahaleginduko gara.