Behin baino gehiagotan hatzen puntekin ukitu arren, oraindik garaipenen zakua hutsik dauka Ruben Gorospek gidatutako taldeak. Esaterako, Igor Romero eta Víctor Martínez bigarren geratu ziren Murgiako eta Picanyako lasterketetan.
Asteburuan beste aukera bat izango dute Elgetako Mendiko Criteriumean. Horrez gainera, datorren astean itzuli bi korrituko dituzte: 23 urtez azpiko Valladolideko Itzulia –uztailaren 25ean eta 26an– eta Sevillako Challenge-a –uztailaren 23tik 26ra–. Ruben Gorospe itxaropentsu dago: “Pausu txiki bat falta zaigu. Dena dela, emaitza hobeak iritsiko diren konfiantza dut”.
Bestalde, Cafés Baquék taldeko bost ekipaia zozketatu ditu eta irabazleetako bat eskualdekoa da: Cecilia Isasi durangarra, hain zuzen ere.