Pistako Atletismoko Euskadiko Txapelketa jokatu zen, joan zen asteburuan, Durangon. Bidezabaleko atletei dagokienez, aipatzekoa da Geraxe Ussiaren eta Belit Solarren lana. Irabazi egin zuten 400 eta 800 metroetan. Biak lesio batetik bueltan zetozen. Ussiak ezin izan zuen 15 egunetan ondo entrenatu, eta Solar otsailetik lesionatuta zegoen. Biek kalitate handiko atletak direla erakutsi zuten. Azpimarratzekoa da Arrate Lastraren lana ere, pertikan; irabazi egin zuen 3,51eko jauziarekin.
Natalia Ourmakaeva eta Alicia Lagartos bigarren geratu ziren, pisu eta jabalina jaurtiketan, hurrenez hurren. Alicia Varas laugarren geratu zen 100 eta 200 metroetan; Amaia Gabiñaren seigarren postua lortu zuen 100 metroetan eta Ussiaren zazpigarrena 200etan. Garazi Larrazkuetak bigarrena izan zen 100 metroko hesi-lasterketan eta Aitziber Gomezek bosgarrena. Alexandra González hirugarren sailkatu zen 3.000ko hesi-lasterketan.
Gizonetan Imanol Marrokinek hirugarren amaitu zituen 5.000 metroak.