Kantxan bideratu dutena bulegoan konfirmatu zain dago Kurutziaga

Anboto 2009ko eka. 17a, 14:45

Altamirak mailaz igotzeari egindako ukoak Kurutziagari zirrikitua txiki bat ireki zion, eta orduan urruti ikusten zen ametsa errealitate bihurtzeko zorian dago orain. Igoera ligaxkan lehenengo tokian geratu ondoren, Euskadiko Federazioak Euskal Ligan tokirik badagoen jakinaraziko die aste honetan edo hurrengoan.

Altamirak mailaz igotzeari egindako ukoak Kurutziagari zirrikitua txiki bat ireki zion, eta orduan urruti ikusten zen ametsa errealitate bihurtzeko zorian dago orain. Igoera ligaxkan lehenengo tokian geratu ondoren, Euskadiko Federazioak Euskal Ligan tokirik badagoen jakinaraziko die aste honetan edo hurrengoan. Seguruenik talderen bat desagertuko dela aurreratu diete, baina, momentuz, ezer konfirmatu gabe. Kurutziagako jokalariak itxaropentsu daude, normalean ematen direlako horrelako mugimenduak.

Altamiraren tokia Santurtzik hartu du -zuzenean igo da- Sunturtzirena Kurutziagak. Arabako Ubagarekin eta Gipuzkoako Azpeitiarekin batera osatutako ligaxkan lehenengo geratu dira eta, ondorioz, Euskal Ligan tokirik baldin badago eurentzako izango da.

Mailaz igotzeko aukerarik sortzen bada , aprobetxatu egingo dute, nahiz horrek ahalegin berezia eskatuko dion taldeari: babesletza handitzea, joan-etorri luzeagoak… Kurutziagak bigarren talde bat ere badu eta handik jokalari batzuk batzea da asmoa. Horretarako B talderako jokalari bila dabiltza.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!