Bizkaia-Durango jaun eta jabe Menorkako itzulian

Anboto 2009ko eka. 4a, 17:33

Bizkaia-Durango taldeko Ariadna Tudel Cuberes andorratarra gailendu da Menorkako itzulian. Azken etapa gogorraren ostean, sei segundoko aldea atera dio Tudelek sailkapen orokorrean bigarren geratu den Chari Rodriguez andaluziarrari.

Bizkaia-Durango taldeko Ariadna Tudel Cuberes andorratarra gailendu da Menorkako itzulian. Azken etapa gogorraren ostean, sei segundoko aldea atera dio Tudelek sailkapen orokorrean bigarren geratu den Chari Rodriguez andaluziarrari. Itzuliko hirugarren eta azken etapa hasi orduko minutu bat eta berrogei segundoko aldea zegoen Andorrako txirrindulariaren eta andaluziarraren artean, baina, Rodriguezen saiakera eta gero, 6 segundo baino ez dizkio atera Tudelek. Nahikoa, hala ere.

Azkeneko etapa, gainontzekoak baino gogorrago egin zaiola onartu du Tudelek, lasterketaren lidergoan joatearen urduritasunek eraginda. “Uste nuen erorketaren batean ni ere jauziko nintzela, baina, zortea izan dut. Eta azkenean lidergoa mantendu dugu”. Hala eta guztiz, saria lortu arren ere oraindik ikasteko asko duela onartu du Bizkaia-Durango taldeko kirolariak, baina, ikasi beharrekoak laster ikasteko esperantza duela ere adierazi du.

Itzuliko azken lasterketa, Tudelen taldekide den Mireia Epelde Bikendi Euskal Herritarrak irabazi du. Eta, taldekako sailkapen orokorra, berriz, Bizkaia-Durango taldeak.       

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!