Urrezko 50 urte egin ditu Tabirakok

Anboto 2009ko eka. 4a, 10:39
Gaur, 20:00etan, 300 lagunetik gora batuko diren ekitaldian, Tabirako saskibaloi klubak 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien berri emango du Durangoko San Agustin kulturgunean. Taldearen logotipo berria ere aurkeztuko dute.
Gaur, 20:00etan, 300 lagunetik gora batuko diren ekitaldian, Tabirako saskibaloi klubak 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien berri emango du Durangoko San Agustin kulturgunean. Taldearen logotipo berria ere aurkeztuko dute.

Mende erdiko ibilbidean, jokalari eta entrenatzaile asko igaro dira taldetik; baina aldatu ez dena klubaren filosofia da: saskibaloia heziketarako instrumentu legez erabili dute, balore pedagokioen sustzaile moduan.


1960/61eko taldea. Zutik: Martínez, Aguirre, Urcelay, Mendizabal, Tellitu eta Merino. Makurtuta: Corrales, Baqué, Urquiza, Elosegui eta López.


Gaur egun, Tabirakok 50 talde ditu: 19 federatuak eta 31 federatu gabeak. Federatuetatik bederatzi emakumezkoen taldeak dira eta bost gizonezkoenak. Eskola arteko taldeen artetik bi mixtoak dira.

Tabirako Euskal Autonomia Erkidegoan lizentziarik gehien duen kluba da. Urte hauetan guztietan hainbat izan dira klubaren lorpena kantxa barruan eta handik kanpora. Emakumezkoen taldeak hainbat urte eman zituen Bigarren Nazional Mailan, jokalari profesionalen edo semiprofesionalen aurka jokatzen. Gazte mailan Espainiako Txapelketan hirugarren geratu ziren; Bartzelona, Juventut eta Real Madril taldeek parte hartu zuten.

Emakunde saria


Bulegoko lanak ere eman ditu bere fruituak: Eusko Jaurlaritzak Aukera Berdintasunerako
Emakunde saria eman zien. Ildo horretatik sortu dute klubaren logotipo berria: “gizonezkoen eta emakumezkoen artean parekotasuna bilatzen du”, dio Hilario Perez lehendakariak.



KURIOSITATEAK

Santiago Bernabeuk Tabirakori saskibaloi baloiak eman zizkion

1962/63 denboraldian Basilio Arana Tabirakoko lehenengo ehendakariak mezu bat igorri zion Santiago Bernabeu Real Madrileko lehendakariari. Basilio Arana eta Santiago Bernabeu Gerra Zibilean lagunak egin ziren eta mezu hartan saskibaloiko baloiren bat emateko eskatzen zion. Bernabeuk, deiari erantzunez, saskibaloiko baloi batzuk bidali zituen Durangora.

Bestalde, Tabirako sortu zen urteko bazkidearen kuota 50 pezeta zen. Klubaren urteko aurrekontua, berriz, 18.000 pezetakoa zen: 10.000 ekipairako, 5.000 kanpoko partiduetara joateko eta 3.000 epaileentzako. Kanpora bidaiatu behar zutenean -Bizkaia osotik- taxia edo Aranaren Douphine horia hartzen zuten.

KRONOLOGIA

- 1960/61:
Tabirako kluba sortu zen, Basilio Arana lehendakari zuela. Jesuitak ikastetxean
jokatzen zuten.
- 1962/63:
Jesuitetatik merkatu plazara tokialdatu zituzten partiduak.
- 1962/63:
Taldea Durangoko jokalariekin bakarrik osatuko zela erabaki zuten.
- 1963:
Aita Zavalak Tabira-Loiola izeneko gazteen taldea sortu zuen. Hasieratik bertatik, Tabirakoren filiala izango da.
- 1964/65:
Entrenatzaile karguaJuanjo Morenok hartu zuen. Klubak orduan hartu zuen benetako izaera lehiakorra: helburu definituak, astean hiru entrenamendu, taldearen eta klubaren izaera sustatzea…
- 1972-73:
Baquéren babesletza lortu zuten, oraindik badirauena.
- 1973/74:
Emakumezkoen taldea sortu zuten gazte mailan.
- 1978:
Jokalari gazteak Kurutziaga Ikastolatik ere hartzea erabaki zuten.
- 1985:
Zilarrezko ezteiak. Joko Olinpikoetan Espainairekin azpitxapeldun geratutako Antonio Díaz Miguel entrenatzaileak hitzaldia eskaini zuen.
- 2006:
Eusko Jaurlaritzatik Aukera Berdintasunerako Emakunde saria jaso zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!