Durango Ilarduya taldeak Euskadiko Kopa irabazi du lehenengo aldiz. Mungia-Kakarraldoren kontra jokatu zuten finala Plentzian eta ikusgarria baino gehiago lehiatua izan zen partiduan, 3-0 gailendu ziren. Oro har, zelaian ez zen igarri Durangok maila bat gorago jokatzen duela eta zigor kolpe batek erabaki zuen finala.
Finala Plentzian jokatu zen aurten Kakarraldo sortu zeneko 30. urteurrena betetzen delako. Errugbi zelaia etxekoen jaia ospatzeko prestatuta zegoen, baina amaieran durangarrak izan ziren berdeguneko protagonista nagusiak.
Orain arteko kanporaketetan egin legez, Aratz Gallastegi entrenatzaileak gazte mailako jokalariei finaleko taldean jokatzeko aukera eskaini zien. Gazteek ondo erantzun zuten. Talde lana izan zen huts egin zuena. Partiduko une konkretu batzuetan erabaki zuzenak hartzeko ahalmenik gabe ikusi zuen taldea Gallastegik: “Zelaian ez zen igarri maila bat gorago jokatzen dugunik. Partidu batean egoera ezberdinak ematen dira eta une zehatzetan argitasuna faltatu
zitzaigun”.
Defentsa apurtu ezinda
Mungia-Kakarraldok argi utzi zuen bere estrategia hasieratik. Defentsa lanean jarri ziren burubelarri. Eta “lan hori oso ondo bete zuten” hasi eta bukatu. Durangarrak modu guztietara saiatu ziren, baina ezin zioten probetxurik aurkitu baloiaren jabetzari. Azkenean, zigor kolpe batek ondoren etorri ziren partiduko puntu bakarrak. Bigarren zatiko erdialdera DRT jokalari bat gutxiagoz geratu zen hamar minuturako eta orduan pasatu zituzten unerik estuenak. Mungia-Kakarraldo entsegu marraren ondo-ondora iritsi zen, baina zorionez ezin izan zuten marra zeharkatu.
Honenbestez, Durango Ilarduyak amaitu du denboraldia. Hemendik aurrera udan egon ohi diren zazpiko txapelketak prestatzeari ekingo diote.