Kulturalak Bizkaiko Kopako finala jokatuko du

Anboto 2009ko mai. 18a, 15:48

Durangoko Kulturalak Bizkaiko Kopako finala jokatuko du datorren asteburuan (tokia eta ordua oraindik zehazteke daude) Getxoren aurka. Getxo irabazteko faborito da, ligan erakutsi duen nagusitasuna nabarmena izan delako. Hala ere, Kulturalaren ez dira topikoetan bakarrik sostengatzen. Izan ere, ligan getxoztarren kontrako bi partiduak galdu arren, horietako batean estu hartu zituzten, gauzak ondo eginez gero irabazi dakiekeela bistaratuz.

Durangoko Kulturalak Bizkaiko Kopako finala jokatuko du datorren asteburuan Getxoren aurka. Getxo irabazteko faborito da, ligan erakutsi duen nagusitasuna nabarmena izan delako. Hala ere, Kulturalaren ez dira topikoetan bakarrik sostengatzen. Izan ere, ligan getxoztarren kontrako bi partiduak galdu arren, horietako batean estu hartu zituzten, gauzak ondo eginez gero irabazi dakiekeela bistaratuz.

Gureek defentsa gotorrean eta kontraerasoan oinarrituko dute partidua; eta hortik aurrerakoak ikusi egin behar: “Futbolean dena da posible, faktore askok eragiten dute eta gu talde orekatua gara”, dio Amaia Egidazu  jokalariak. Alegia, labur esanda eta topikoetara joz, “futbola futbola da”, Vujadin Boskovek esan zuen moduan.

Finalerdietan Zornotza kanporatu zuen Kulturalak. Joanekoa (2-3) zein itzulikoa (1-0), bi neurketak irabazi zituen. Partidu gogorra eta intentsoa jokatu zuten Landakon. Durangarrek bazekiten edozein berdinketak balio ziela eta halantxe amaituko zen partidua Nerea Lersundi agertu ez balitz. Kantxa erdian Amaiak hasitako jokaldia bikain errematatu zuen Joanekoan ere bi gol sartu zituen eta finalerdietako jokalaririk erabakiorrena izan da Lersundi. Finalari begira, Iker Gallastegi eta Nere Uribe ez beste guztiak jokatzeko moduan daude.

Taldea osatzen duten hainbat jokalarik badakite Bizkaiko Kopa irabaztea zer den. Oraindik Kurutziaga zirenen, Zurbaran menderatu eta Durangora ekarri zuten Kopa preziatua. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!