Onena igo da

Anboto 2009ko mai. 11a, 15:15

Sasikoa eta Ancla Dosanpor elkarri zirika ibili dira denboraldi osoan. Batak ez dio besteari arnasa lasai hartzen utzi. Lider zegoenak beti izan du bigarrenaren itzala mehatxuka. Joan zen asteburuan elkarren kontra jokatu zuten Landakon. Horixe zen kontuak garbitzeko tokia eta unea. Sasikoak erakustaldia eman eta 5-2 menderatu zuen Sestaoko taldea. Igoera matematikoa lortu zuen etsairik arriskutsuenari irabazita. Zalantza barik, onenak lortu du Ohorezko A Mailarako txartela.

Anclak durangarrei utzi zien baloiaren jabetza eta kontraerasora planteatu zuen partidua. Sasikoak, ordea, baloia zentzuz mugitzeaz gainera, serio jokatu zuen atzean. Alderdi guztietan hobea izan zen.

Partidu amaieran urte osoan pilatutako tentsioa askatu zuten jokalariek. Kantxan hasi eta Durangon amaitu zituzten ospakizunak, afari baten baitara. Zaleek ere ez zuten hutsik egin, nahiz jende gehiago espero zen.

Erregulartasuna

Sasikoa erregulartasunak eta ligako azken txanpa harrigarriak eraman dute gailurrera. Bolada txarretan, ipar haize hotzak jo dienean, ez dira urduritu eta beti eman dute maila. Hego haizea lagun izan dutenetan, aldiz, ez da egon beraien erritmoari eutsiko zienik. Ligako azken hilabetean, esaterako. Bost partidu irabazi dituzte jarraian.

Dagoeneko datorren denboraldia prestatzen dabiltza. Hasi dute bulegoko lana. Izkepot taldeko jokalari bi eta UPV/EHUko bat fitxatuta dituzte. Babesle berrien bila ere badabiltza.

Bestalde, Sasikoa B igoeraren atarian geratu da. Kukuiagaren kontra 6-2 galdu ondoren ez dute aukerarik. Urte osoan egindako lan ona ezin izan dute borobildu. Asteburuan La Bellota taldearen kontra itxiko dute aurtengo denboraldia. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!