Bigarren edizioa da maiatzaren 7 eta 8rako Durangoko Udalaren laguntzarekin Juan Ramon Makuso eta Felipe Juaristi poetek antolatu eta gaur aurkeztu dutena. Bihar eta etzi, Durangoko Museoan, 19:00etan izango dira emanaldiak.
Poesiak eta poetak bilatzen duen edertasunaz gainera (forma hutsetik haratago bilatuta), gogoetarako gaia ere ematen duen poesia oinarri duen jardunaldiaren bigarren aldi honetan, iazko lehenengo aldian bezala Francisco Herroren bibolin doinuek lagunduko dute errezitaldia. Aurtengo berritasun moduan, petsamenduari eta poesiari buruzko mintzaldi bi izango dira: Jorge Riechmann madrildar pentsalaria da Los tullidos de la interrogación (sobre poesía y filosofia) berbaldia eskaintzera etorri datorrena bihar, poesiaren eta filosofiaren arteko “zubigintza” egitera.
Ondoren izan dira, Amaia Iturbide, Igor Estankona eta Karmelo Iribarren poeten irakurtaldiak: euren azken olerkietariko hiruren irakurtaldia egingo du poeta bakoitzak.
Bigarren egunean, maiatzaren 8an, Victor Gómez Pin unibertsitateko irakaslea izango da orain lantzen diharduen gaiari buruzko Redención y palabra: la mirada de Proust hitzaldia ematera Bartzelonatik etorriko dena. Ondoren, Miguel Anxo Fernán-Vello poeta galiziarra, Miren Agur Meabe eta Harkaitz Cano poetak daude Durangoko Museoko errezitaldira deituak.
“Gero eta beharrezkoagoa da poesia, hitza garen neurrian pentsatzen dogulako”, nabarmendu du jardunaldien aurkezpenean Felipe Juaristi idazleak. Poesiaren alorrean, Durangoko maiatzeko Pentsamenduaren Poesia hitzordu honetakoa lako kartelik Euskal Herrian besterik ez dagoela azpimarratu du bestalde, Juan Ramon Makuso antolatzaileak.