Skate zaleen bilgune bihurtuko da Durango

Anboto 2009ko api. 1a, 11:30

IV. Plateruena Skate Txapelketa abian da gaur goizetik. Durangoko kafe antzokian egokitutako moduluetan euren magia erakusten ari dira patinatzaile profesionalak zein afizionatuak.

IV. Plateruena Skate Txapelketa abian da gaur goizetik. Durangoko kafe antzokian egokitutako moduluetan euren magia erakusten ari dira patinatzaile profesionalak zein afizionatuak.

Bihar, aldiz, Landako Erakustazokara tokialdatuko da lehia. Han oso gutxiren eskura dagoen Mini Rampa jarriko dute. Estatu osoan ez dago horrelako arrapalarik jartzen den txapelketarik. Iazkoa baino bertikalagoa; horrek esan nahi du patinatzaileak gorago iritsiko direla eta beheranzkoan abiadura handiagoa hartuko dutela.

Parte-hartzaileen artean azken aldi bietako irabazleak daude: Alain Goikoetxea eta Iban Rivado.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!