DRTk esperantza handiak ditu Euskadiko Kopan

Anboto 2009ko api. 30a, 10:46

Durango Ilarduyak Euskadiko Kopari dagokion partidua jokatuko du larunbatean, 16:00etan, Irun taldearen aurka. Teorian Irunek ez luke traba handia izan behar multzoko lidertzara bidean. Izan ere, gazte mailako hainbat gazte ari da nagusiekin, eta oso errendimendu ona eskaini dute. Horiek horrela, aurten badaitekeela uste dute: “Beti da zaila, baina taldea sasoiko dago eta finalera iristeko aukerak ikusten ditugu”, dio Joan Manuel Iriondo “Txapo” lehendakariak.

Durango Ilarduyak Euskadiko Kopari dagokion partidua jokatuko du larunbatean 16:00etan, Irun taldearen aurka. Teorian Irunek ez luke traba handia izan behar multzoko lidertzara bidean. Izan ere, gazte mailako hainbat gazte ari da nagusiekin, eta oso errendimendu ona eskaini dute. Horiek horrela, aurten badaitekeela uste dute: “Beti da zaila, baina taldea sasoiko dago eta finalera iristeko aukerak ikusten ditugu”, dio Joan Manuel Iriondo “Txapo” lehendakariak.

errugbia.JPGJoan zen asteburuan Bera-Beraren kontra jokatu behar zuten, baina partidua atzeratu egin zen. Super Liga Iberica-ko Euskadiko frankizia, Corsario taldea, Bera-Beraren ekimenez sortua da, eta hari zegokion partidua jokatu behar zutenez Euskadiko Kopakoa atzeratu egin zen. Maiatzaren 17a baino lehenago jokatu beharko dute.

Emakumeak selekzioarekin

Emakumeen Udaberriko Torneoa hirugarren amaitu du DRTk, Gaztediren eta Atletico San Sebastianen atzetik. Emaitza oso ona da, kontuan hartuta sei jokalari Euskadiko selekzioarekin ibili direla. Hain zuzen Erkidegoetako Selekzioen Arteko Txapelketan txapeldun geratu da Euskadi. Taldeko kapitaina DRTko Jone Camarero izan da.

Bestalde, Bizkaiko selekziora DRTko lau jokalari doaz: Oier Estalaio eta Imanol Apellaniz gazteetan, eta Iker Herce eta Erik Robledo kadeteetan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!