“Dibertitzen eta ondo pasatzen saiatuko naz”

Anboto 2009ko api. 22a, 18:00

Iaz Los Angelesko X Games-etan Munduko 15 onenen artean amaitu zuen Alain Goikoetxeak. Orain bi urte Duramngoko txapelketa irabaazi zuen. Iaz gaixorik etorri eta ez zuen bere mailarik erakutsi. Aurten, duda barik, faboritoen artean dago.

Iaz Los Angelesko X Games-etan Munduko 15 onenen artean amaitu zuen Alain Goikoetxeak. Orain bi urte Duramngoko txapelketa irabaazi zuen. Iaz gaixorik etorri eta ez zuen bere mailarik erakutsi. Aurten, duda barik, faboritoen artean dago.

alain.jpgIaz gaixorik etorri zinen eta ezin izan zenuen garaipena berritu. Zer sasoi puntutan zaude aurten?
Oso ondo aurkitzen naiz. Dena dela, nire helburu nagusia ez da irabaztea izaten. Ahalik eta ondoen egiten saiatuko naiz, baina dibertitzea eta ondo pasatzea dut helburu.

Aurtengo Mini Rampa bertikalagoa da.

Horrela bada, garaiera handiagoa hartuko dugu. Ikusleentzat ikusgarriagoa izango da.

Ikusgarria izan ohi da tokirik onena hartzeko patinatzaileon arteko borroka ere.
Batzuetan arrisku handiak hartzen ditugu. Jakina, guk zenbat eta arrisku handiagoa hartu, orduan eta ikusgarriagoa ikusleentzat. Horregaitik ez dut gustuko lehiatzea (barrez).

Plateruena Skate Txapelketara izen handiak datoz.
Bai. Antolatzaileek interes handia jartzen dute eta emaitzetan igarri egiten da. Espainia mailan Mini Ramp estiloko txapelketarik onena da nire ustez, eta Europan ere onenen artean dago. Munichen badago beste bat oso ona dena. Oso antzekoak dira. Hala ere, nik nahiago dut Durangokoa.

Sagardoa ere izaten duzue.
Egia da. Atzerritarrak ahozabalik geratzen dira. Kuriosoa egiten zaie, baina gustagarria ere bai. Gainera doakoa da…

Azken aspaldian kanpoan ibili zara.
Sarritan promozio bideoak grabatzen ditugu eta pare bat hilabetean kanpoan ibili naiz halakoxe bat grabatzen: San Diego, Miami, Kaiman irlak…
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!