Multiaventura & Sports taldeak naturaz eta historiaz lagunartean gozatzeko hiru mendi ibilbide antolatu ditu. ‘Ciden Bidea’ izenagaz, Alfonso VI.ak erbestera kondenatu ondoren pertsonaia historiko horrek bederatzi egunetan Gaztelatik kanpora egindako bidea ezagutuko ahalko da.
Lehenengo ibilbidea Vivar del Ciden hasi eta Santo Domingo de Siloserainokoa, maitzaren 1ean eta 2an egingo dute. Guztira, 74 kilometro ditu. Bigarrenak, ekainaren 6tik 7ra artekoak, Santo Domingo de Silostik Castillejo de Robledorainoko bidea osatuko du (70 kilometro). Hirugarren eta azken ibilbideak Navapalosera eramango ditu, 66 kilometro egin ondoren. Azken irteera hori uztailaren 4an eta 5ean izango da.
Joserra Basaguren antolatzaileetako batek ekimenaren izaera ludikoa azpimarratu du: “Helburua ez da kronometroa martxan jarri eta lehenengo iristea. Lagunartean eta taldean egiteko ibilbideak dira, bizikletaz, paisaiaz eta tokian tokiko aberastasun historikoez gozatzeko helburuz antolatuak”. Guztira, 50 herri inguru zeharkatuko dituzte hiru irteera horietan.

Hiru ibilbideetara abiatzeko irteera puntua Durangoko Gran Hotela da, goizeko 7:00etan. Handik kotxez irtengo dira irteera puntura. Ibilbideak egun bikoak dira eta, beraz, gaua kanpoan eman beharko dute; frontoi, eskola edo aterpetxeren batean lo egingo dute, esaterako. Lehenengo egunean ahalik eta kilometro gehien egiten saiatuko dira, eta taldeak hala erabakitzean hasiko dira ostatu bila.
Dudak argitzeko
Ibilbideetakoren batean parte hartu nahi duenak telefono honetan eman dezake izena: 630 233 934. Telefono berean, ibilbide bakoitzeko bezperan, 10:00etatik 14:00etara, azken orduan sortzen diren dudak argitu ahalko dira. Antolatzaileek irteera puntuan sasoiz egotea eskatu dute, eguna ahalik eta gehien aprobetxatzeko. J.Derteano