Bizkaiko Kopari ekingo dio bihar Tabirakok

Anboto 2009ko api. 17a, 09:34

Tabirakok etxean jokatuko ditu Bizkaiko Kopako lehenengo bi partiduak. Bihar Irlandesasen kontra ariko da, eta hilaren 25ean La Salleren kontra.

Tabirakok etxean jokatuko ditu Bizkaiko Kopako lehenengo bi partiduak. Bihar Irlandesasen kontra ariko da, eta hilaren 25ean La Salleren kontra.

Biharkoa irabazteko partidua dute durangarrek. Biak jaitsiera fasean izan dira aurten, baina Tabirako indartsuago azaldu da. La Sallek, berriz, hirugarren amaitu du igoera fasea.

Durangoko taldea dagoen multzoko laukotea osatzen duen Askartza ere igoera fasean aritu da, eta laugarren amaitu du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!