16 domina irabazi dituzte Frantzian gure judoka gazteek

Anboto 2009ko api. 14a, 14:42

Oraintsu, Frantziako Tarnos herrian izan dira Durango Judo Klubeko 24 judoka gazte; urrezko domina bat, zilarrezko lau eta brontzezko 11 irabazi dituzte. 5 eta 12 urtetako gazteak lehiatu dira.

Oraintsu, Frantziako Tarnos herrian izan dira Durango Judo Klubeko 24 judoka gazte;  urrezko domina bat, zilarrezko lau eta brontzezko 11 irabazi dituzte. 5 eta 12 urtetako gazteak lehiatu dira.

Eneko Carballok irabazi du urrea. Zilarra Eider Vivancok, Maria Bazanek, Iker Perezek eta Urtzi Ispizuak jantzi dute. Horiez gainera, brontzezko beste 11 domina lortu dituzte.

Hain urrutira joaten ziren lehen aldia zen eta “esperientzia oso polita izan da”, Inaki Salas klubeko kideak adierazi duenez. Frantziako txapelketan parte hartu duen Bizkaiko klub bakarra izan da Durangokoa. Maiatzean Gasteizko San Viator txapelketan parte hartuko dute.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!